13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

Asier Mancisidor Guerrero Desoioko Udaleko alkateak honako hau ebatzi du behean adierazitako egunean:

EBATZI DU:

Victorino Álvarez de Eulate Mendiluce zinegotziaren esku uztea Noemí Álvarez Callejak eskaturiko baimena emateko eskumenaren erabilera.

Dekretuak 2016ko abenduaren 20an hartuko du indarra eta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gain, Udalaren osoko bilkuran eman beharko da haren berri.

Desoion, 2016ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Asier Mancisidor Guerrero.

Iragarkiaren kodea: L1700223