13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.
Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2016ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Corellan, 2016ko abenduaren 19an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1614484