13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko, jarduera irekitzeko eta eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2016ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran eta aho batez, aldaketa onetsi zuen hasiera batean Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko, jarduera irekitzeko eta eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Corellan, 2016ko abenduaren 19an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1614432