13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko zerbitzuen poligonoko AR-7ko 1. sektorearen birzatiketa proiektuaren aldaketa. Behin betiko onespena

Gobernu Batzordeak 2016ko abenduaren 13an erabaki zuen behin betiko onestea Cascanteko zerbitzuen poligonoko AR-7ko 1. sektorearen birzatiketa proiektuaren aldaketa; proiektua Konpentsazio Batzordeak sustatu zuen. Hona hemen edukia:

“Alkatetzak 2016ko uztailaren 1ean ebatzi zuen hasiera batean onestea Cascanteko zerbitzu poligonoko AR-7ko 1. sektorearen birzatiketa proiektuaren aldaketa; proiektua Konpentsazio Batzordeak sustatu zuen. Ebazpen hura eman zen Inmuebles Calchetas, S.L.k saltoki kolektibo handi bat paratze aldera sustatu duen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialari egokitzeko.

Aldaketa jendaurrean egon da arauzko epean, haren iragarkia argitara emanda 2016ko uztailaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta 2016ko uztailaren 4ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Sustatzaileak aurkeztu agiriei aldeko txostena eman diete Udalaren zerbitzu teknikoek.

Horrenbertzez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluak, Alkatetzeak eskuordetuta, Gobernu Batzordeari ematen dizkion eskumenak erabiliz,

ERABAKI DA:

Lehena.–Behin betiko onestea zerbitzuen poligonoko AR-7 1. sektorea birzatitzeko proiektuaren aldaketa, Konpentsazio Batzordeak sustatua, Inmuebles Calchetas, S.L.k saltoki kolektibo handi bat paratze aldera sustatu duen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialari egokitzeko.

Bigarrena.–Erabakia interesdunei jakinaraziko zaie, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanda eta Jabetza Erregistroan inskribatuta.

Hirugarrena.–Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari telematika bidez igorriko zaizkio onetsitako agiriak, udal idazkaritzak behar bezala eginbidetuak, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuaren ondorioak izan ditzaten.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da ezen erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina.

Cascanten, 2016ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1614264