13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko zerbitzuen poligonoko AR-7ko 1. sektorearen urbanizazio proiektuaren aldaketa. Behin betiko onespena

“Gobernu Batzordeak 2016ko abenduaren 13an erabaki zuen behin betiko onestea Cascanteko zerbitzuen poligonoko AR-7ko 1. sektorearen urbanizazio proiektuaren aldaketa; proiektua Konpentsazio Batzordeak sustatu zuen. Hona hemen edukia:

Gobernu Batzordeak 2016ko urriaren 28an erabaki zuen hasiera batean onestea Cascanteko zerbitzuen poligonoko AR-7ko 1. sektorearen urbanizazio proiektuaren aldaketa; proiektua Konpentsazio Batzordeak sustatu zuen. Erabaki hura hartu zen Inmuebles Calchetas, S.L.k saltoki kolektibo handi bat paratze aldera sustatu duen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialari egokitzeko.

Aldaketa jendaurrean egon da arauzko epean, haren iragarkia argitara emanda 2016ko azaroaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta 2016ko azaroaren 7ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Sustatzaileak aurkeztutako agiriei aldeko txostena eman diete Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak, Garraio Zerbitzuak eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak.

Halaber, espedientean jaso da Udalaren arkitekto aholkulariak alde emandako txostena.

Horrenbertzez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluak, Alkatetzeak eskuordetuta, Gobernu Batzordeari ematen dizkion eskumenak erabiliz,

ERABAKI DA:

Lehena.–Behin betiko onestea zerbitzuen poligonoko 7. banaketa eremuko 1. sektorea urbanizatzeko proiektuaren aldaketa, Francisco Javier Malo Segurak Konpentsazio Batzordearen izenean eta hura ordeztuz aurkeztu proiektuaren eta eranskinen arabera, bere garaian onetsitako urbanizazio proiektua Inmuebles Calchetas, S.L.k saltoki kolektibo handi bat paratze aldera sustatu duen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialari egokitzeko.

Bigarrena.–Erabakia interesdunei jakinaraziko zaie, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanda.

Hirugarrena.–Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari telematika bidez igorriko zaizkio onetsitako agiriak, udal idazkaritzak behar bezala eginbidetuak, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuaren ondorioak izan ditzaten.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da ezen erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aitzina.

Cascanten, 2016ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1614260