13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2016ko aurrekontuko 5., 6. eta 7. aldaketak. Behin betiko onespena

2016ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran erabaki zen Udalaren 2016ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean egin diren 5., 6. eta 7. aldaketak hasiera batean onestea. Hura 2016ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 5/2016 aldaketa.–Kreditu gehikuntza

GASTUAK goititzea:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

61900-15320-1

Kaleen zoladura

268.969,32 euro

GUZTIRA

268.969,32 euro

FINANTZAKETA:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

44900-92001-1

Finantzabide lotetsia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina

268.969,32 euro

GUZTIRA

268.969,32 euro

Aurrekontuko 6/2016 aldaketa.–Kreditu transferentziak

Kreditu transferentzia honako kontu-sail hauetan:

1-92001-62600 Ekipamendu informatikoak

700,00 euro

1-92001-22706 Txosten batzuk eta kontabilitatea (Geserlocal)

2.700,00 euro

1-93100-22708 Geserlocal, derrigorrezko diru-bilketa agentzia

5.000,00 euro

1-15330-60900 Hiri-altzariak eta bide-seinalizazioa

2.000,00 euro

1-92001-48200 NUKF (ekarpena 2016an)

751,00 euro

1-34201-60900 Padel pista

2.365,00 euro

Honako kontu-sail honetan kreditua beheitituta finantzatua:

1-41210-69200 Askotariko obrak Azoka-esparrua

- 13.516,00 euro

Aurrekontuko 7/2016 aldaketa.–Kreditu-gehikuntza

GASTUAK goititzea:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

47900-24190-1

Enpresa kontratatzaileentzako funtsa

7.203,41 euro

GUZTIRA

7.203,41 euro

Diru-sarrera goitituak: FINANTZAKETA:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-3999001

Diru-sarrera zehaztugabeak eta ustekabekoak

7.203,41 euro

GUZTIRA

7.203,41 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2017ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1700152