13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Behin betiko onespena. 5. ordenantza

Berriobeitiko Udalak, 2016ko irailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hura 2016ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2016ko abenduaren 16an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz (delako legea martxoaren 2ko 4/1999 Legeak aldatu zuen tasa eta prezio publikoen arloan).

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza, bertzeak bertze, hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

–Antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak eta birzatiketak tramitatzea, guztiak partikularrek aurkeztuak direlarik.

–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 221. artikuluan zehaztutakoak, 1976ko Zoruari buruzko Legearen Testu Bateginaren 178.1 artikuluan zehaztutakoak.

Aipatze aldera, ondokoak dira, bertzeak bertze:

–Lurzatiketak egiteko lizentziak.

–Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

–Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

–Lizentziak eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

–Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

–Emandako lizentzien aldaketak.

–Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 133. artikuluaren babesean ematen diren lizentziak.

Ordaindu beharra

4. artikulua. 1. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak eta haien aldaketak, birzatiketak, urbanizazio proiektuak, Udal Planaren aldaketak, unitateen mugapenak eta erabilera aldaketak tramitatzean, haiek ebatzi edo behin betiko onesten diren unean sortuko da zerga ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta, nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintzako lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak

7. artikulua. Hirigintzako edozein jarduketa-eskaera Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan eta aplikagarri diren bertzelako arauetan ezarritako moduan bete beharko da.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Lizentziaren titularrek uko egiten ahalko diote eskatutako obrak egiteari, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko eta betiere obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan legokiokeen tasaren %20ra murriztuko dira tasak. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak %50 baizik ez dira murriztuko.

Kudeatzeko arauak

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek aldeko txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan eginen da tasen likidazioa.

11. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak behin-behinekoz likidatuko dira obraren kostuaren arabera.

Obraren kostua zehaztuko da hura gauzatzeko aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industria mozkina salbu.

Barne urbanizaziorako proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga-oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesdunek barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen bertze elementu batzuk, hala nola, altzariak eta bertze, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren bertze batzuk ere.

12. artikulua. Obra burutu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, inguruabar hori ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak emandako ziurtagiriarekin batera, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin betiko likidazioa eginen da, obren kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

14. artikulua. “Tramitazio laburreko” lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik.

Erantzukizuneko aitorpenak eginez gero, interesdunak autolikidazioa aurkeztu beharko du, haren ordainagiria aurkeztuz. Udalaren webgunean autolikidaziorako eredua egonen da eskura.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean ematen diren lizentziak.

I.1) Lurzatiketarako lizentziak (lurzatiketa, banantzea edo elkartzea):

Lurzatitzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira, lizentziako m² bakoitzeko: 0,16 euro.

l.2) Lizentziak eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

–Lizentzia bakoitzaren espedientea tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 50,05 euro etxebizitza bakoitzeko, eta gehienez ere 600,05 euro espediente bakoitzeko.

–Familia bakarreko etxebizitzak lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 50,05 euro.

–Etxebizitzetarako ez diren bestelako eraikinak eta/edo lokalak lehen aldiz erabiltzeko lizentzia, metro koadro bakoitzeko eta eraikinaren eta/edo lokalaren azalerako: 2,05 euro.

I.3) Lizentziak, obra txikietarako, erantzukizuneko aitorpena behar duten lokal eta nabeak egokitzeko eta proiektu teknikorik behar ez duten obretarako:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 27,05 euro.

I.4) Oin berriko obrak, berrikuntzakoak eta eraispenekoak egiteko lizentziak, instalazioenak eta lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude, bai eta emandako obra lizentzien aldaketak ere:

Tasa kalkulatuko da 10. eta 11. artikuluetan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuz: %0,25, eta gutxienez 72,77 euro.

II. epigrafea.–Obrak egindakoan kontrola egiteagatik, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan.

1.4 epigrafeko tarifa aplikatuko da.

III. epigrafea.–Gutieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Lurzatiketarako lizentziak (lurzatiketa, banantzea edo elkartzea): 80,89 euro.

–Lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar duten obrak: 72,77 euro.

Iragarkiaren kodea: L1614416