13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA, abenduaren 28ko 28/2016 Foru Legearena. Foru lege horren bidez Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra aldatu zen.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra partez aldatzen duen abenduaren 28ko 28/2016 Foru Legean (2016ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa) zenbait akats egin direla ikusirik, bidezkoa da behar den zuzenketa egitea:

Zioen azalpenean, azken lerroaldearen bigarren atalean, 12644. orrialdean, honela dioen tokian:

“2. Salbuespenez, ez da bermerik ez aurretiko sarrerarik eskatuko 6.000 eurotik beherako geroratzeetan (lehen, 12.000 euro), sei hilabete arteko epearekin (lehen, urtebete).”

Honakoa behar du:

“2. Salbuespenez, ez da bermerik ez aurretiko sarrerarik eskatuko 6.000 eurotik beherako geroratzeetan (lehen, 12.000 euro), urtebeteko epearekin.”

Azken lerroaldean, honela dioen tokian:

“Horrenbestez, ...eta 12.000 eurotik 200.000 eurora bitarteko zorra duten zordunengana...”

Honakoa behar du:

“Horrenbestez, ...eta 12.000 eurotik 210.354 eurora bitarteko zorra duten zordunengana...”

12. atalean, 57.5 artikuluaren lehenengo lerroaldean, bigarren lerroan, honako hau dioen tokian:

“... artikulu horren beraren a) eta c) letretan aipatzen diren eskubideen...”

Honakoa behar du:

“... artikulu horren beraren a) eta d) letretan aipatzen diren eskubideen...”

Eta hogeigarren atalean, 112.4 artikuluaren bigarren lerroaldean, honako hau dioen tokian:

“Behin-behinekoak izanen dira, halaber, 160.2 eta 163.b) artikuluetan xedatutakoaren babesean emandako likidazioak.”

Honakoa behar du:

“Behin-behinekoak izanen dira, halaber, 160.2 eta 163.3.b) artikuluetan xedatutakoaren babesean emandako likidazioak.”

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 18an.–Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza.

Iragarkiaren kodea: F1700384