13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearena.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legean (2016ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 31n) akats bat badela ikusirik, bidezkoa da behar den zuzenketa egitea:

Aurkibidean, 12591. orrialdean, honela dioen tokian:

“52. artikulua. Kuota osoa, likidoa eta efektiboa, eta gutxieneko tributazioa.”

Honakoa behar du:

“52. artikulua. Kuota osoa, likidoa eta efektiboa.”

Eta honela dioen tokian:

“64. artikulua. Energia berriztagarrien instalazioetan inbertitzeagatiko kenkariak.”

Honakoa behar du:

“64. artikulua. Energia berriztagarrien instalazioetan eta mugikortasun elektrikoan inbertitzeagatiko kenkariak.”

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 17an.–Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza.

Iragarkiaren kodea: F1700383