126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko iruñeko udaltzaingoaren 51 udaltzain plaza, 15 kabo plaza eta 9 inspektoreorde plaza

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak deialdia onartu zuen 2017ko ekainaren 9an:

OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdia iragartzen da lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoaren 51 udaltzain plaza, 15 kabo plaza eta 9 inspektoreorde plaza, zeinak honako antolaketa-unitate hauei atxikirik baitaude, eta baita ere, deialdi honen ebazpenaren ondorioz hutsik geratu daitezkeen lanpostuak betetzeko:

–Inspektoreordeak:

Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko Arloa. Plangintza Estrategikoko Brigada. Herritarren Arretako eta Giza Baliabideetarako Taldea.

Inspektoreorde plaza, 205000-2 zenbakiduna.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Hurbiltasuneko Brigada. Hurbiltasun Poliziako Taldea.

Inspektoreorde plazak, 204900-5, 204900-16 eta 204900-45 zenbakidunak.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Hurbiltasuneko Brigada. Prebentzioko Taldea.

Inspektoreorde plazak, 204900-47 eta 204900-48 zenbakidunak.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Hurbiltasuneko Brigada. Polizia Administratiboko eta Ingurumeneko Taldea.

Inspektoreorde plaza, 204900-7 zenbakiduna.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Hurbiltasuneko Brigada. Komunitate Poliziako Taldea.

Inspektoreorde plaza, 204900-46 zenbakiduna.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Zaintzako Brigada. Laguntza Zerbitzuen Taldea.

Inspektoreorde plaza, 207100-1 zenbakiduna.

–Kaboak:

Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko Arloa. Plangintza Estrategikoko Brigada. Logistikako Taldea.

Kabo plaza, 304010-2 zenbakiduna.

Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko Arloa. Koordinazioko Brigada. Ekintzak Koordinatzeko Zentroko (EKT) Taldea.

Kabo plazak, 304000-45, 304000-46 eta 304000-47 zenbakidunak.

Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa. Herritarren Babeseko eta Arretako Brigada. Emakumeak, Adingabeak eta Pertsona Nagusiak Babesteko Taldea.

Kabo plaza, 304000-53 zenbakiduna.

Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa. Herritarren Babeseko eta Arretako Brigada. Emakumeak, Adingabeak eta Pertsona Nagusiak Babesteko Taldea eta Genero Indarkeria eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldea.

Kabo plazak, 304000-10 eta 304000-52 zenbakidunak.

Bide Segurtasuneko Arloa. Bide Mugikortasuneko Brigada. Bide Planifikazioko Taldea.

Kabo plaza, 304000-48 zenbakiduna.

Bide Segurtasuneko Arloa. Zirkulazioko Brigada. Zirkulazioko Taldea.

Kabo plaza, 304000-49 zenbakiduna.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Hurbiltasuneko Brigada. Hurbiltasun Poliziako Taldea.

Kabo plaza, 304000-50 zenbakiduna.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Hurbiltasuneko Brigada. Prebentzioko Taldea.

Kabo plaza, 304000-54 zenbakiduna.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Hurbiltasuneko Brigada. Polizia Administratiboko eta Ingurumeneko Taldea.

Kabo plaza, 304000-56 zenbakiduna.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Hurbiltasuneko Brigada. Komunitate Poliziako Taldea.

Kabo plaza, 304000-51 zenbakiduna.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Zaintzako Brigada. Laguntza Zerbitzuen Taldea.

Kabo plazak, 304020-1 eta 304020-2 zenbakidunak.

–Udaltzainak:

Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko Arloa. Plangintza Estrategikoko Brigada. Herritarren Arretako eta Giza Baliabideetarako Taldea.

Udaltzain plaza, 304300-249 zenbakiduna.

Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa. Polizia Judizialeko Brigada. Herritarren Arreta Bulegoko Taldea.

Udaltzain plazak, 304400-37 eta 304400-19 zenbakidunak.

Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa. Polizia Judizialeko Brigada. Ikerketa Taldea.

Udaltzain plazak, 304400-3, 304400-13 eta 304400-21 zenbakidunak.

Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa. Herritarren Babeseko eta Arretako Brigada. Emakumeak, Adingabeak eta Pertsona Nagusiak Babesteko Taldea.

Udaltzain plazak, 304300-79, 304300-10, 304300-58, 304300-117 eta 304300-238 zenbakidunak.

Bide Segurtasuneko Arloa. Zirkulazioko Brigada. Zirkulazioko Taldea.

Udaltzain plazak, 304300-67, 304300-61, 304300-221, 304300-290, 304320-16, 304300-177, 304300-143, 304320-50, 304300-241, 304300-179, 304300-209 eta 304310-9 zenbakidunak.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Hurbiltasuneko Brigada. Prebentzioko Taldea.

Udaltzain plazak, 304300-149, 304300-255, 304300-305, 304300-131, 304300-190, 304300-122, 304300-153, 304300-257, 304300-219, 304300-228, 304300-27, 304300-28, 304300-25, 304320-14, 304500-1, 304500-4, 304500-6, 304320-51, 304300-233, 304320-49 eta 304500-17 zenbakidunak.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Hurbiltasuneko Brigada. Hurbiltasun Poliziako Taldea.

Udaltzain plaza, 304300-464 zenbakiduna.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa. Hurbiltasuneko Brigada. Komunitate Poliziako Taldea.

Udaltzain plazak, 304300-50, 304300-62, 304300-169, 304300-404 eta 304300-408 zenbakidunak.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Deialdi hau 65. NAOn, 2017ko apirilaren 3koan, argitaratutako Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduari jarraikiz egin da.

Deialdi honetan jasota ez dagoen orotan aipatu erregelamenduan xedatutakoa hartuko da aintzat.

3.–Betekizunak.

a) Udaltzain plazak betetzeko, Udaltzaingoko udaltzaina izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) Kabo plazak betetzeko, Udaltzaingoko kabo izendapena edukitzea eta jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

c) Inspektoreorde plazak betetzeko, Udaltzaingoko inspektoreorde izendapena edukitzea eta jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

Kasu guztietarako, ez izatea eskatutako destinoko funtzioak betetzea galarazten dioten ezgaitasun fisiko zein psikikorik.

Plantilla organikoan bigarren jarduerako egoeretarako erreserbatutako plazak eskuratzeko aukera izanen dute halako egoera administratiboan dauden udaltzainek soilik. Bigarren jardueran ari den funtzionarioak ezin izanen du parte hartu lanpostuak hornitzeko prozesuetan.

Lanpostu huts batera behin-behinean atxikirik dauden funtzionarioek nahitaez parte hartu behar dute deialdi honetan, betiere egoera horretan badiraute. Horrela egin ezean, haietariko edozeinetara atxikitzen ahalko dira derrigorrean.

Deialdi hau ebaztearekin batera amaituko dira bitarteko izendapenak, salbu eta deialdia erreserbatutako lanpostu hutsetarako egin bada eta beraz ez badute derrigorrean parte hartu behar; halako kasuetan titular diren lanpostuetara itzuliko dira.

Udaltzainek deialdian agertzen ez diren lanpostu hutsetara aurkezten ahalko dute beren burua, deialdia ebaztean sortuko balira-edo.

4.–Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan aurkeztu beharko dira, edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidean zehaztu beharko dira hautatutako lanpostuak, lehentasun ordenan. Ordena zenbaki bidez adierazi beharko da: 1 erabili beharko da lehentasunik gorena adierazteko, eta hala, beste lanpostuendako lehentasuna adierazteko zenbakiak erabili, goranzko ordenan. Izangaiek lehentasunezko plazak markatu beharko dituzte soilik.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, Giza Baliabideetako Zuzendariak ebazpen bidez onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen zerrenda, non zuzendu beharreko akatsak adieraziko baitira, eta agindua emango du hura ikusgai paratzeko Udaltzaingoaren iragarki-taulan eta INTRAPOLen.

Izangai baztertuek erreklamazioak egin eta akatsak zuzentzen ahalko dituzte zerrenda argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.

Behin erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta horiek ebatzita, Giza Baliabideetako Zuzendariak ebazpen bidez onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta hura ikusgai paratuko du Udaltzaingoaren iragarki-taulan eta INTRAPOLen.

6.–Plazak esleitzea.

6.1. Berariazko lehiaketa.

Berariazko lehiaketa bidez beteko dira honako talde hauetako eta horien menpeko lantaldeetako lanpostu hutsak: Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldea, Ikuskapen Orokorreko Taldea, Herritarren Arretako eta Giza Baliabideetarako Taldea, Herritarren Arreta Bulegoko Taldea, Ikerketa Taldea, Emakumeak, Adingabeak eta Pertsona Nagusiak Babesteko Taldea, Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntzako Taldea, Bide Planifikazioko Taldea, Atestatu Taldea, Komunitate Poliziako Taldea eta Erakunde Segurtasuneko Taldea. Halaber, Taldeetako burutzak berariazko lehiaketa bidez beteko dira.

Berariazko lehiaketak bi fase izanen ditu, eta horiek baloratuko dira Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduan 57. artikuluan jasotako puntuazioekin bat.

Lehen fasean –zeinean baloratuko diren meritua, gaitasuna, titulazio akademikoak, sariak eta beste merezimendu batzuk eta hizkuntzak– aintzat hartuko da organo eskudunaren ebazpenean xedatutakoa, eta gehienez ere 53 puntu lortzen ahalko dira.

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: puntu bat emanen zaio zerbitzu-urte bakoitzari, deialdia argitaratu den egunera arte kontatuta. Urte zatiak proportzionalki hainbanatuko dira. Atal honetan gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira.

b) Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, irakaskuntza eta ikerketa, esparru polizialarekin zerikusirik badute: gehienez ere 10 puntu.

Honela baloratuko da b) puntua:

b.1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), irizpide hauei jarraikiz:

1.–Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2.–Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3.–Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 10 kredituko balorazioa emanen zaie.

4.–Ikastaro bakoitzeko gehienez ere eman daitekeen balorazioa 1 puntukoa da.

5.–Puntuazio bera baliatuko da baloratzeko erakunde antolatzaileez bezainbatean ezarritako baldintzak bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

b.2) Titulazioak:

–Doktoregoagatik / Gradu edo Lizentzia ofizialagatik, gehienez ere 2 puntu.

–Unibertsitate-diploma ofizialagatik, gehienez ere 1 puntu.

–Tituluen ikastaro solteak ez dira baloratuko.

c) Sariak eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 2,50 puntu.

1.–Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.

2.–Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.

3.–Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4.–Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

d) Hizkuntzak: gehienez ere 10,50 puntu.

Balorazio berbera emanen zaie Europako Erkidegoko hizkuntza ofizial hauen ezagutzari: frantsesa, ingelesa, alemana eta italiera. Euskara haren erabilera eta sustapena arautzeko indarreko araudiaren arabera baloratuko da.

Bigarren fasean, proba objektibo teoriko-praktikoak eginen dira eta gehienez ere 40 puntu emanen dira. Test motako azterketa bat eginen da, aldian aldiko epaimahaiak zehaztu beharrekoa, aitzinetik onetsi eta deialdi honetan argitaratutako gaitegi baten gainean; gehienez ere 40 puntu emanen dira, eta nahitaez probaren puntuazio gorenaren %50 lortu beharko da gainditzeko.

Lanpostu hutsa esleitzeko proposamena bi faseetako emaitzen batuketa egin eta puntuaziorik gorena lortu duen izangaiari eskaini beharko zaio.

Sailkapen ordenan gertatzen diren berdinketak hausteko, irizpide hauei jarraituko zaie:

a) Proba teoriko-praktikoan lortutako puntuaziorik hoberena.

b) Berdinketa ez bada artean hautsi, eskalafoiari erreparatuko zaio.

Berariazko lehiaketen deialdian lanpostua eskuratzen duten udaltzainek prestakuntza- edo hobekuntza-ikastaro bat gainditu beharko dute gerora. Ikastaro hori egiten edo gainditzen ez bada, izangaiak destinora atxikita egoteari utziko dio.

6.2. Lehiaketa.

Lehiaketa-sistema bidez betetzekoak diren plazak honako irizpide hauekin bat esleituko dira:

a) Merezimendua: antzinatasuna, administrazio publikoetan. Gehienez, 30 puntu.

b) Gaitasuna: prestakuntza, irakaskuntza eta ikerlanak. Gehienez, 10 puntu.

Balorazio-sistema berariazko lehiaketako prozeduran xedatutakoaren arabera eginen da, hizkuntzen kasuan izan ezik, non balorazio berbera emanen zaien Europako Erkidegoko hizkuntza ofizial hauen ezagutzari: frantsesa, ingelesa, alemana eta italiera. Euskara haren erabilera eta sustapena arautzeko indarreko araudiaren arabera baloratuko da.

Puntu-berdinketa izanez gero, eskalafoi zenbakiari jarraituko zaio.

7.–Lehentasunezko eskubideak.

Hauek izanen dira lanpostuak lehiaketa bidez hornitzeko lehentasunezko eskubideak:

–Iruñeko Udaltzaingoaren plantilla organikoan bigarren jarduerako erregimenean dauden langileek betetzeko moduko destinoei dagokienez, lehentasuna izanen dute bigarren jarduerarako egoerara pasatzearen ondorioz behin-behinean destino batera atxikita dauden funtzionarioek, eta horien artetik, egoera horretan aldi bateko ezintasunen batengatik daudenek.

–Lehiaketa bidez hornitutako gainerako destinoetarako, lehentasuna izanen dute lehenago betetzen zutena kentzearen ondorioz behin-behinean destino batera atxikita dauden funtzionarioek, eta beren lanpostua bigarren jarduerako erregimenean egoteagatik mugiarazi dituztenek.

–Lehentasunezko eskubide mota bera duten izangaiak lanpostu huts berera aurkezten direnean, lanpostua eskalafoiari jarraikiz esleituko da.

8.–Epaimahaiko kideak.

Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Epaimahaiburua: Jesús Munárriz Salinas jauna, Iruñeko udaltzainburua.

Ordezkoa: Javier Arrobarren Barrena jauna, Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko komisario nagusia.

Epaimahaikide idazkaria: Javier García Martínez jauna, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Víctor Sarasa Astráin, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko legelaria.

Epaimahaikidea: Alfonso Fernández Torres, Udaltzaingoaren Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko Arloko komisario nagusia.

Ordezkoa: Francisco Ataun Roldan jauna, Udaltzaingoaren Bide Segurtasuneko Arloko Komisario Nagusia.

Epaimahaikidea: Francisco Bacaicoa Nuñez jauna, Udaltzaingoaren Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko Arloko komisario nagusia.

Ordezkoa: Miguel Goñi Sos jauna, Udaltzaingoko txandako buru inspektorea.

Epaimahaikidea: Langile Batzordearen ordezkari bat.

Ordezkoa: Langile Batzordearen ordezkari bat.

Epaimahaia onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da.

9.–Karguaz jabetzea.

Plazak esleitzeko ebazpenean zehaztuko da karguaz jabetzeko data.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtsoak paratzen ahal dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok egin eta horri zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta hortik aitzina kontatuta.

Epaimahai kalifikatzailearen egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina kontatuta.

Iruñean, 2017ko ekainaren 9an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

I. ERANSKINA

Onartua izateko eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Destino eskabidea (PDFa).

III. ERANSKINA

Berariazko Lehiaketa

Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko Arloa.

–Plangintza Estrategikoko Brigada.

1. gaia.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena.

2. gaia.–Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua, NAOn argitaratua, 2017ko apirilaren 3an.

3. gaia.–PA-04, Dokumentazio eta datuen kudeaketarako azpiprozesuak.

SPA-04-01, Udaltzaingoak Sortutako Dokumentazioa azpiprozesua.

  • PA-Pcr-04-01-01, Protokoloa, Zerbitzu Arrunten Dokumentazio Generikoaren gainekoa. PA-Pcr-04-01-02, Protokoloa, Iruñeko Udaltzaingoaren Eguneroko Jardunean sortzen den Berariazko Dokumentazioaren gainekoa.

SPA-04-02, Iruñeko Udaltzaingoan Sartzen Den Kanpo-Dokumentazioa azpiprozesua.

  • PA-Pcr-04-02-01, Protokoloa, Herritarrek beraiek edota herritarrendako sortutako kanpo-dokumentazioaren gainekoa.
  • PA-Pcr-04-02-02, Protokoloa, beste zerbitzu batzuek edota batzuendako sortutako kanpo-dokumentazioaren gainekoa.

4. gaia.–Aintzatespenak, ohoreak eta sariak (Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 54. artikulua eta Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 89. artikulutik 94.era bitartekoak). Diziplina araubidea (Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 57. artikulutik 67.era bitarte).

–Koordinazio Brigada. Ekintzak Koordinatzeko Zentroko (EKZ) Taldea.

1.–Brigada eta Taldeen eskuliburuak. Poliziaren Informazio Sistemaren (PIS) erabiltzailearen eskuliburua.

2.–Protokoloa, Udaltzaingoaren egoitzan ematen den telefono bidezko arretaren gainean.

3.–EKZren protokoloa, larrialdi, zorigaitz, istripu larri eta ezbeharrak kudeatzeko.

4.–Iruñeko kale-izendegia.

5.–Uholdeei aurre egiteko udal-plana (NOE).

6.–Izotz eta Elurretarako Larrialdi Plana.

7.–Aparkatze Mugatuko eta Murriztuko Eremuak arautzen dituen Ordenantza.

8.–2/1989 Foru Legea. Nafarroako ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituena.

9.–201/2002 Foru Dekretua, ikuskizun publiko eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

10.–Protokoloa, animaliekin (salbu txakur eta katuekin) bide publikoan jarduteko.

11.–Protokoloa, lagun egiteko animaliekin (txakur eta katuekin) jarduteko.

12.–Protokoloa, kale-zurrutako kontrol-jarduketetarako.

13.–Protokoloa, aisialdi-lokalekin loturiko jarduketetarako.

14.–Protokoloa, audio- eta bideo-grabazioetarako irispidearen gainekoa.

Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa.

–Polizia Judizialeko Brigada. Herritarren Arreta Bulegoko Taldea eta Ikerketa Taldea.

1.–Polizia Judiziala.

2.–Biktimentzako babesa eta informazioa.

3.–Atxiloketa eta eskubideen berri ematea.

4.–Atxiloturik ez dagoen ikertuari bere eskubideen berri ematea.

5.–Legelaria izendatzea.

6.–Familiari eta kontsulatu-bulegoari jakinaraztea.

7.–Osasun-azterketa.

8.–Habeas corpus.

9.–Begizko ikuskapen teknikoa.

10.–Sarrera eta erregistroa.

11.–Informazioa masiboki biltegiratzeko gailuen erregistroa eta ekipamendu informatikoen urruneko erregistroak.

12.–Erregistro pertsonalak.

13.–Argazki bidezko identifikazioa.

14.–Taldeko identifikazio-saioa.

15.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta jarraipenerako eta lokalizaziorako gailuak erabiltzea.

16.–Telekomunikazioak atzematea.

17.–Atxilotuaren gauzak biltzea eta zaintza-katea.

18.–Txosten-eginbidea.

19.–Lekukoen babesa.

20.–Atxiloketak egitea Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 420. artikulua aplikatuz.

21.–Zigor-kodea: ondarearen aurkako delituak.

22.–Zigor-kodea: osasunaren aurkako delituak.

23.–Zigor-kodea: pertsonen aurkako delituak.

24.–Delitu informatikoa eta informatika arloko arau-hauste penalak.

–Herritarren Babeseko eta Arretako Brigada. Emakumeak, Adingabeak eta Pertsona Nagusiak Babesteko Taldea eta Genero-indarkeria eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldea.

1.–Polizia Judiziala.

2.–Biktimentzako babesa eta informazioa.

3.–Atxiloketa eta eskubideen berri ematea.

4.–Atxiloturik ez dagoen ikertuari bere eskubideen berri ematea.

5.–Legelaria izendatzea.

6.–Familiari eta kontsulatu-bulegoari jakinaraztea.

7.–Osasun-azterketa.

8.–Habeas corpus.

9.–Begizko ikuskapen teknikoa.

10.–Sarrera eta erregistroa.

11.–Informazioa masiboki biltegiratzeko gailuen erregistroa eta ekipamendu informatikoen urruneko erregistroak.

12.–Erregistro pertsonalak.

13.–Argazki bidezko identifikazioa.

14.–Taldeko identifikazio-saioa.

15.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta jarraipenerako eta lokalizaziorako gailuak erabiltzea.

16.–Telekomunikazioak atzematea.

17.–Atxilotuaren gauzak biltzea eta zaintza-katea.

18.–Txosten-eginbidea.

19.–Lekukoen babesa.

20.–Atxiloketak egitea Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 420. artikulua aplikatuz.

21.–Zigor-kodea: sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituak. Familia-harremanen aurkako delituak.

22.–Emakumeen aurkako indarkeria.

23.–Protokoloa genero-indarkeriaren arrisku mailaren polizia-balorazioa egiteko eta biktimen segurtasuna kudeatzeko.

Bide Segurtasuneko Arloa.

–Bide Mugikortasuneko Brigada. Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntzako Taldea eta Bide Planifikazioko Taldea.

1.–Hiri-ingurunearen bide-planifikazioa.

2.–Mugikortasunari eta bide-segurtasunari aplikatutako teknologia.

3.–Hezkuntza, prebentziorako tresna.

4.–Hezkuntza, bide-prebentziorako. Zer egiten dugun, eta nola.

5.–Hezkuntza, gizalegearen kontrako portaera arriskutsuak prebenitzeko.

–Zirkulazioko Brigada. Atestatu Taldea.

Pc-03 Bide Segurtasuneko Prozedura:

  • 03-00-01 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, alkoholaren eraginpean gidatzen duten gidariekin aplikatzekoa.
  • 03-00-02 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, droga toxikoak, estupefazienteak edo substantzia psikotropikoak hartu dituzten gidariekin aplikatzekoa.

03-02 Azpiprozesua-Atestatuak:

  • 03-02-01 prozedura, zirkulazio-istripuetarako protokoloa.
  • 03-02-03 prozedura, jarduketa-protokoloa baldin eta gidariak gidabaimena iraungita badu, ez badu gidabaimenik edo erabaki judizial baten ondorioz kendu bazaio.
  • 03-02-04 prozedura, ausarkeriaz edo pertsonarik hiltzeko moduan gidatzen denean aplikatzeko protokoloa.
  • 03-02-05 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, alkohola eta abusu-drogak atzemateko probak egiteari ezetza ematearen delitua gertatzean aplikatzekoa.
  • 03-02-06 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, zirkulazioan arrisku larria sortzearen delitua gertatzean aplikatzekoa.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa.

–Zaintzako Brigada. Erakunde Segurtasuneko Taldea.

1. gaia.–Babesa. Babes sistema baten eginkizunak. Segurtasun zerbitzu baten plangintza.

2. gaia.–Etengabeko Segurtasunaren Plana: babes estatikoa. Babes dinamikoa. Kontrazaintza Taldea. Larrialdietarako plana.

–Zaintzako Brigada. Komunitate Poliziako Taldea.

1. gaia.–Polizia-bitartekaritza.

2. gaia.–ruñeko Udalaren udal-egitura eta menpeko erakundeak.

3. gaia.–Iruñeko auzoak, auzoetako elkarte eta erakunde publiko zein pribatuak.

4. gaia.–Iruñeko Udaleko ordenantza nagusiak (zarata, terrazak, txakurrak, zirkulazioa, gizalegezko jokaerak...).

Iragarkiaren kodea: L1707517