124. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Alkatetzaren eginkizunak beste baten esku uztea

Udal honetako alkateak ondoko ebazpena eman du 2017ko ekainaren 6an. Hona haren testu osoa:

Ekainaren 12tik 25era, biak barne, udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezkoa da eskudantziak beste baten esku uztea.

Horren ondorioz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

EBATZI DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak Carolina Hueda Diez lehen alkateordearen esku uztea, arestian aipatutako egun horietarako.

2. Hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aberin-Muniainen, 2017ko ekainaren 6an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1707256