1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1603/2017 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez onesten da espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta, arrazoia adierazita, eskuratu ez dutenena ere.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 19an emandako 1415/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horretarako arrazoia adierazita.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezko da espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea.
Bestetik, bidezko da inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda ere onestea, horretarako arrazoia adierazita.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea, I. eranskin gisa ageri dena.
2. Inongo espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, II. eranskin gisa ageri dena, kasuan kasuko arrazoia adierazita.
3. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Deialdien Atalari eta Titulazioak Aztertzeko Batzordeari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2017ko ekainaren 8an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Miren Itziar Aragüés Cemboráin.
I. ERANSKINA
Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu duten funtzionarioak
IZEN-DEITURAK | ESPEZIALITATEA |
Alza García María Carmen | Haur Hezkuntza Entztumena eta Hizkuntza |
Camara Cabana María Alba | Euskara (Nafarroa) |
Lizardi Martín Naiara | Lehen Hezkuntza |
Martínez Aguado María Isabel | Atzerriko hizkuntza. Frantsesa |
II. ERANSKINA
Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu
ez duten funtzionarioak
IZEN-DEITURAK | ESPEZIALITATEA | ARRAZOIA |
Los Arcos García Almudena | Atzerriko hizkuntza. Ingelesa | Praktiketako funtzionarioa da |
Olloqui Martínez María Victoria | Pedagogia terapeutikoa | Ez du frogatu Hezkuntza Bereziko Azpiatala edo horren balio berekorik |
Iragarkiaren kodea: F1707342