2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Hiri jarduketako plan berezia, Udal katastroko 1. poligonoko 156. lurzatian. Hasierako onespena
Utergako Udalak, aurtengo ekainaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri jarduketako plan berezia, katastroko 1. poligonoko 156. lurzatiaren egikaritze-eremuari dagokionez, eta horretarako, erabaki zuen espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Argitara ematen da, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Utergan, 2017ko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L1707267