124. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Compañía Maquinaria 93 SL (LICACL4C/2017/2 espedientea). Jarduera: nekazaritzako ibilgailuen eta makineriaren tailerra eta kontzesionarioa. Tokia: 3. poligonoko 122. lurzatia; posta helbidea: Comarca 2 industrialdea, F karrika, 13 (Barbatain).

Getze Galarren, 2017ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1707255