124. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Eskumenak beste baten esku uztea

Esteribarko Udaleko alkateak, 2017eko ekainaren 12an, 208/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“Ikusirik ezkontza zibilak egiteari buruzko araudiaren arabera horiek egiteko eskumena udaletako alkateei dagokiela.

–Ikusirik komenigarritzat jotzen dela udal honen egoitzan 2017ko irailaren 18rako aurreikusita dagoen ezkontza zibila egiteko eskumena Jose Miguel García Alonso zinegotziak izatea.

–Ikusirik Esteribarko Udaleko Alkatetzak eragozpenik ez duela ezkontza zibila hau egiteko eskumena beste baten esku uzteko eta aipatutako zinegotziak horretarako prestasun osoa agertzen duela.

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere eskumenak beste baten esku uzteaz den bezainbatean,

Alkatetza honek,

EBATZI DU:

1. Udal honetako José Miguel García Alonso zinegotziaren esku uztea Alkatetzari ezkontza zibilak egiteko indarreko legeriak emandako eskudantziak, heldu den 2017ko irailaren 18an ezkontza zibila egiteko goizeko 10:00etan.

Eskuordetza honen eginkizunak arestian aipatu ezkontza zibila egitera mugatzen dira soilik.

2. Zinegotzi horri eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala; alabaina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

3. Ebazpen honen berri ematea Esteribarko Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuaren arabera.”

Esteribarren, 2017ko ekainaren 13an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1707249