124. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2017ko aurrekontuko 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. aldaketak. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2017ko ekainaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrari dagozkion 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Cortesen, 2017ko ekainaren 13an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1707265