2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
4. poligonoko 80. lurzatiaren Xehetasun Azterlana. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2017ko maiatzaren 31ko osoko bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea 4. poligonoko 80. lurzatiaren Xehetasun Azterlana Urbasa 11 kaleko auzo-erkidegoak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:
–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.
–Administrazioarekiko auzi-helegitea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Altsasun, 2017ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1707566