2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
2017ko lehen seihilekoko hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gainekoa
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2017ko uztailaren 21ean bukatuko dela honako zerga hauei dagozkien kuotak borondatez ordaintzeko epea: 2017ko lehen seihilekoko hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gainekoa.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2017ko ekainaren 22an iraganen dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2017ko ekainaren 14an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1707302