2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
5. eta 6. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
AURREKONTUKO 5/2017 ALDAKETA
Kreditu berezia
GASTUAK:
–Aurrekontuko 3200.6220001 aplikazioa: oztopo arkitektonikoak kentzea ikastetxean: Zenbatekoa: 14.500,00 euro.
Gastuak, guztira: 14.500,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
–Kreditua beheititzea, aurrekontuko 3410.6290000 aplikazioa: ekipamendua, jarduera osasungarriak eta kirol-jarduerak sustatzeko: 14.500,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 14.500,00 euro.
AURREKONTUKO 6/2017 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
GASTUAK:
–Aurrekontuko 3232.6220000 aplikazioa: ikastetxeko erabilera anitzeko gelaren proiektua, prestatzea eta egitea. Zenbatekoa: 90.300,00 euro.
Gastuak, guztira: 90.300,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 90.300,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 90.300,00 euro.
Allon, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1707242