2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Jabari publikoko ondasunen (kogenerazio motorrak)
desafektazio espedientea. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak jabari publikoko ondasun hauek desafektatzeko asmoa du: 3 kogenerazio ekipo, abeltzaintzako mindan oinarriturik gasa eta argindarra ekoizteko zerbitzu publikoari lotuak (Udalaren biogas planta)
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/90 Foru Dekretuaren 12.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea onetsi aurretik, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.
Larraintzarren, 2017ko irailaren 15ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1710938