Iragarkia
123. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 27a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
383/2017 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez honako hauek onesten diren: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzako kirolari egoiliarren plazak betetzeko deialdiaren oinarriak, plaza esleitzen den egunetik 2018ko uztailaren 31ra arteko eperako, eta aipatu epean “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan dauden kirolarientzako barne funtzionamendurako erregelamendua.
Kirolaren Zuzendariordetzak aurkeztu duen txostenean adierai du beharrezkoa dela Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitza erabiltzeko aukera guztiak ahal den gehiena erraztea. Hori horrela, zuzendaritza horrek deialdi bat egitea proposatu du, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan kirolari egoiliarrentzat dauden plazen esleipena arautzeko.
Deialdi honen hartzaile nagusiak dira “errendimenduko kirolari” direla aitortzeko betebehar guztiak betetzen dituzten kirolariak, Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan, martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpenean eta maiatzaren 29ko 329/2015 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz.
Horrekin kirolari horien erabateko garapena erraztea bilatzen da, arrakastarik handiena lor dezaten, hala Espainia mailan nola nazioartean. Horregatik, komenigarria da aipatu instalazioak kirolarientzat dituen plazak betetzeko irizpideak eta oinarriak finkatzea.
Halaber, “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzaren plazak esleituz, kirol jardueraren eta kirolariaren ikasketen, bizitza pertsonalaren eta lanaren arteko bateragarritasuna erraztu nahi da, bai eta aipatu kirol jardueraren kontrola ere. Hori guztia, noski, kirol lorpen handienak eskuratzearren.
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Gobernu Kontseiluaren 2013ko abenduaren 30eko Erabakiarekin bat (2014ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 7an), “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzako kirolari egoiliarrak ostatu kuotak ordaindu beharretik salbuetsita egonen dira (“Kirolari egoiliarrak” ataleko 1.2.6 puntua).
Errendimenduko kirolarientzako plazak esleitu ondoren, lanpostu hutsik bada, Nafarroako klubetako kirolari amateurrekin bete daitezke plaza horiek, baldin eta, beren kirol garapena ahalbait onena izateko, Iruñean ostatu hartu behar badute. Azkenik, plaza hutsak betetzen ahalko dira Nafarroako edo Espainiako kasuan kasuko federazioak emandako lizentzia indarduna duten kirolari amateurrekin, beren kirol garapena ahalbait onean izateko Iruñean ostatu hartu behar badute. Nolanahi ere, azkeneko bi kasuotan, ostatu hartzearen eta mantenuaren ondoriozko gastuak beren gain hartu beharko dituzte.
Goi mailako, goi errendimenduko, hobekuntzako edo oinarrizko errendimenduko kirolaritzat (errendimenduko kirolaren mailak) hartzeko baldintzak honako arau hauetan daude bilduta: otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretua, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duena; Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpena, Nafarroako goi mailako kirolari bihurtzeko jarraitu behar diren kirol betekizun teknikoak aldatu eta Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolari izaeraren iraunaldia, eta Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolariei ematen dizkien prestazioak arautzen dituena; eta Gizarte Politiketako kontseilariaren maiatzaren 29ko 329/2015 Foru Agindua, Nafarroan goi errendimenduko kirolean, hobekuntzako kirolean eta oinarrizko errendimendukoan sartzeko prozedura arautzen duena.
Dena dela, goi mailako kirolarien aitorpena urtero ematen den Ebazpenaren bidez egiaztatzen bada ere (bertan jasotzen baita kasuan kasuko kirolarien zerrenda), gainerako mailei dagokienez, horien aitorpena, oraingoz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak berariaz emandako egiaztagiriaren bidez eskuratzen da. Hori horrela, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 11n emandako 335/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien behin betiko zerrenda onetsi da. Edonola ere, kontuan har daiteke Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolariak izendatzeko 2017rako onetsiko den behin betiko zerrenda.
Nolanahi ere, deialdi honetako plazak esleitzearen ondorioetarako, goi errendimenduko, hobekuntzako edo oinarrizko errendimenduko kirolari izaera lortzen da, zalantzarik gabe, otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan, martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpenean eta maiatzaren 29ko 329/2015 Foru Aginduan eskatutako betebeharrak betez. Betebehar horiek erabat objektiboak dira, eta Kirol Administrazioak ezin izanen du inolako balorazio subjektiborik egin.
Azkenik, azaldu beharra dago “Printzearen Gotorlekua” egoitzaren okupazioaren eta funtzionamenduaren ondoriozko gastuen aurrekontua egina dagoela eta sartua dagoela 2017ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, hain zuzen ere, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari atxikitako zentroei dagozkien gastuen kontu-sailetan.
Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzako kirolari egoiliarren plazak betetzeko deialdiaren oinarriak onestea, plaza esleitzen den egunetik 2018ko uztailaren 31ra arteko eperako. Ebazpen honen I. eranskinean bildu dira oinarri horiek.
2. “Printzearen Gotorlekua” egoitzako kirolarientzako barne funtzionamendurako erregelamendua onestea 2017-2018 denboraldirako (ebazpen honen II. eranskina), bai eta eskabidearen eta erantzukizunpeko adierazpenaren ereduak ere (III. eta IV. eranskinak).
3. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Aipatu agiriak eta gainerako eranskinak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bulegoetan.
Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kirolaren Zuzendariordetzari, Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzari eta “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzari igortzea.
Iruñean, 2017ko ekainaren 14an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.
I. ERANSKINA
Oinarriak
1. Xedea.
Oinarri hauen xedea da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan kirolari egoiliarrentzat dauden plazak esleitzeko prozedura arautzea, Nafarroako errendimenduko kirolarien entrenamendu-baldintzak hobetzearren plaza esleitzen den egunetik hasita 2018ko uztailaren 31ra arte, biak barne. Deialdi hau Nafarroako errendimenduko kirolarientzat da bakar-bakarrik (10. oinarrian ezarritako salbuespenarekin), 14 eta 30 urte bitarte dutenentzat, hain zuzen (biak barne).
2. Egoitza.
“Printzearen Gotorlekua” kirol egoitza, 31005 Iruña (Nafarroa), Goroabe kalea, 36.
2.1. Eskuragarri dagoen plaza kopurua: 25.
2.2. Ostatua: deialdi honen bidez “Printzearen Gotorlekua” egoitzan ostatu hartzea baizik ez da esleituko. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak 2013ko abenduaren 30ean hartutako Erabakian xedatutakoarekin bat, Nafarroako errendimenduko kirolari egoiliarrak ostatu kuotak ordaindu beharretik salbuetsiak egonen dira. Erabaki horren bidez, Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen gaurkotzea eta haien araubidea onetsi ziren.
2.3. Mantenua: deialdi honek ez du mantenu gasturik esleitzen.
Jantokiko zerbitzuko gaur egungo prezioak (BEZa barne) honako hauek dira:
–Gosaria: 2,61 euro.
–Bazkaria: 8,25 euro.
–Afaria: 7,18 euro.
–Mantenu osoa: 18,04 euro.
Nolanahi ere, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileren martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpenean xedatuarekin bat, laguntzak aurreikus daitezke “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzako mantenu zerbitzuari aurre egiteko, soil-soilik goi mailako eta goi errendimenduko kirolarientzat. Diru-laguntzaren oinarri arautzaileetan onesten diren moduan eta baldintzetan eman daitezke laguntza horiek, horretarako aurrekontuan dagoen diru erabilgarriaren arabera.
Laguntza horiek ezarriz gero, honako hauek izan daitezke diruz laguntzen ahal diren gehieneko zenbatekoak:
–Goi maila: mantenu kostuaren %50 arte.
–Errendimendu altua: mantenu kostuaren %50 arte.
3. Onuradunak.
“Printzipearen Gotorlekua” kirol egoitzan plaza eskatzeko, kirolariek goi mailakoak, goi errendimendukoak, hobekuntzakoak eta oinarrizko errendimendukoak izan beharko dute (10. oinarrian ezarritako salbuespenarekin), 14 eta 30 urte artekoak, biak barne.
4. Eskaerak.
4.1. Kirolariek berek aurkeztuko dituzte eskaerak, edo bestela, Nafarroako Kirol Federazioek kirolarien izenean. Kirolariek Nafarroako errendimenduko kirolari federatuak izan behar dute, egoitzan plaza hartuz beren entrenamendu-baldintzak nabarmenki hobetzen ahal dituztenak.
5. Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea.
Eskaerak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Erregistroan (Arrieta kalea, 25; 31002 - Iruña) aurkezten ahalko dira, III. eranskinean jasotako ereduaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako tokietako batean. Eskaerak postaz aurkezten bada, interesdunak dagokion ziurtagiriaren bidez frogatu beharko du zein egunetan egin zuen igorpena posta bulegoan, eta, egun berean, diru-laguntza kudeatzen duen organoari iragarri beharko dio telefax, telex edo telegrama bidez eskaera igorri duela. Bi baldintza horiek bete ezean, dokumentazioa ez da onartuko, betiere eskaera aurkezteko ezarritako epetik kanpo jasotzen bada. Era berean, ez bada dokumentazioa jasotzen epea bukatu eta 10 egun igarotakoan, ez da ja inolaz ere onartuko.
Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
6. Dokumentazioa.
6.1. Eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Eskaera-orria, III. eranskinean zehaztua. Era berean, IV. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena bete beharko da. Nolanahi ere, Kirolaren Zuzendaritzak beharrezkoak diren egiaztapen guztiak egiten ahalko ditu, bai eta bestelako informazio gehigarria eskatu ere, otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan eta maiatzaren 29ko 329/2015 Foru Aginduan ezarritako baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko, eskatzaileak errendimenduko kirolaritzat hartzearren.
–Nafarroako Federazioaren txostena, bertan adierazita kirolariak Nafarroako zein klubetan parte hartu duen 2015ean, 2016an eta 2017an.
–Federazioko zuzendari teknikoaren txostena, federazioko lehendakariak ontzat emana, honako hauek zehaztuta:
a) Kirolariaren kirol-proiekzioa eta 2017-2018 denboraldiko kirol-helburuak.
b) Kirol-ibilbidea (azken hiru urtekoa gutxienez).
c) Kirol-plangintza, besteak beste entrenatzailea, tokia eta entrenatzeko ordutegiak adierazita.
–Karneterako bi argazki.
–NANaren fotokopia.
–Bestelako agiriak, federazioak edo kirolariak eskaerari laguntzeko egokitzat jotzen dituenak.
7. Balorazioa.
7.1. Kirolaren Zuzendariordetzak aurkezten diren eskaerak aztertu, eta proposamena igorriko dio Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari, irizpide hauen arabera:
a) Goi mailako, goi errendimenduko, hobekuntzako edo oinarrizko errendimenduko kirolaria izatea, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz:
–9/2012 Foru Dekretua, otsailaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituena.
–240/2015 Ebazpena, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako goi mailako kirolari bihurtzeko jarraitu behar diren kirol betekizun teknikoak aldatu eta Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolari izaeraren iraunaldia, Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolariei ematen dizkien prestazioak arautzen dituena.
–329/2015 Foru Agindua, maiatzaren 29koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, prozedura arautzen duena Nafarroan goi errendimenduko kirolean, hobekuntzako kirolean eta oinarrizko errendimendukoan sartzeko.
b) Nafarroako errendimenduko kiroleko kirolariek lehentasuna izanen dute plaza horiek eskuratzeko, hurrenkera honen arabera:
1. Goi mailako kirolari kualifikatuak.
2. Goi errendimenduko kirolari teknifikatuak.
3. Goi errendimenduko kirolari kualifikatuak.
4. Hobekuntzako kirolariak.
5. Oinarrizko errendimenduko kirolariak, 14 urtetik 16 urtera bitartekoak (biak barne).
7.2. Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, aurkeztutako dokumentuetako informazioa zabaltzeko edo hobetzeko eskatzen ahalko die Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzak kasuan kasuko federazioei edo kirolari eskatzaileei.
8. Ebazpena.
8.1. Eskaerak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu, horiek aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere 3 hilabeteko epean.
8.2. Eskaerak ebazteko gehieneko epea iraganda ebazpen espresurik eman gabe, ulertuko da eskaera ezetsi dela.
9. Esleipena.
9.1. Plaza eskuratzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
–Aurreko egonaldiei dagozkien hilabeteko kuota guztiak ordainduak izatea.
–Plaza esleitzeko aintzat hartutako merezimenduak eta baldintzak mantentzea edo hobetzea.
Kirolari egoiliarraren plaza eskuratzeko baldintza izanen da entrenamendu plana betetzea, eta esleipen horrek berarekin dakar ostatu zerbitzua astelehenetik ostiralera bitarte erabiltzeko eskubidea. Egoitza larunbat, igande eta jaiegunetan erabiltzeko, kirolariek instalazioak erabiltzera behartzen dituzten entrenamenduak edo lehiaketak justifikatu beharko dituzte. Horretarako, idatzizko eskaera eginen du kirolariak berak, edo bestela, kasuan kasuko federazioak, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren baimena beharko da.
9.2. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak atzera botatzen ahal du, osorik edo partez, emandako plaza erabiltzeko eskubidea, honako kasuotan:
–Barne Funtzionamendurako Erregelamendua ez betetzea.
–Instalazioak behar bezala ez erabiltzea behin eta berriz.
–Ebazpen honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.
–Eskaeran datu faltsuak jartzea.
10. Eman gabeko plazak.
Plaza hutsik geratzen bada, Nafarroako klub amateurretako kirolariek bete ditzakete, baldin eta beren kirol-garapenerako Iruñean ostatu hartzeko beharra badute. Kasu horretan, beren gain hartuko dituzte ostatuaren eta mantenuaren kostuak. Nafarroako klubeko kirolari afizionatuak honako hauek izanen dira: Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribaturiko edozein kirol klubetan kirol lizentzia afizionatua dutenak haurren, kadeteen, gazte-juniorren edo seniorren kategorian. Adierazitakoaren arabera, kanpo gelditzen dira lizentzia profesionala duten kirolariak.
Plazak esleitzeari begira, honako lehentasun-hurrenkera hau ezarri da, kirolarien kategoriaren arabera:
–Seniorra: 19 urtetik goitikoak.
–Junior-Gazteak: 17 eta 19 urte artekoak, biak barne.
–Kadetea: 15 eta 16 urte artekoak, biak barne.
–Haurrak: 14 urte.
Berdinketarik badago, lehenago jaiotako kirolariak izanen du lehentasuna.
Kirolari nafarrek, edo haien izenean aritzen diren klubek edo federazioek, 6. oinarrian ezarritakoarekin bat aurkeztuko dituzte eskaerak 2017ko abuztuaren 25a baino lehen.
Klub nafarrek abuztuaren 1etik aurrera eskatzen ahalko dute beren kirolariek “Printzearen Gotorlekua” egoitza erabiltzea, behin-behinekoz. Mantenu eta ostatu kostuak kirolariak berak ordainduko ditu.
Egoitzako kirolariak, ez badira errendimenduko kirolariak edo Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren laguntzen onuradunak, beharturik daude ostatuaren eta mantenuaren prezioak ordaintzera, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez ofizialki ezarri zen moduan.
Kirolaren Zuzendariordetzak irailaren lehenbiziko hamabostaldian aztertuko ditu eskaerak eta esleipen proposamena eginen du.
Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzak eta Kirolaren Zuzendariordetzak erabakitzen ahalko dute “Printzearen Gotorlekua” egoitza ixtea okupazio txiki-txikiko oporraldi edo asteburuetan, baliabideei etekina ateratzeko asmoz.
Plazak irizpide horiei jarraikiz esleitu ondoren plaza librerik gelditzen bada, Nafarroako edo Espainiako federazio batek emandako lizentzia indarrean daukaten beste kirolari batzuek hartzen ahalko dute tokia, 14 eta 30 urte bitartekoek betiere. Eskaera horiek aurkezpenaren datari jarraikiz erantzunen dira, erabilgarri dauden plaza guztiak bete arte. Kasu horietan, mantenu eta ostatu kostuak kirolariak berak ordainduko ditu.
11. Kirolarien betebeharrak.
a) Errendimenduko kirolarien betebeharrak.
–Beren kirol-proiektua edo -programazioa betetzea, beren helburuak lortzearren.
–Kirol-helburuak eta garapen pertsonala betetzeko moduko bizimodua izatea.
–Hautatzen duten guztietan Nafarroa ordezkatzea.
–Kirol Zuzendariordetzatik deitutako bilera edo osasun azterketetara joatea.
b) Gainerako kirolarien betebeharrak.
Hala Nafarroako klubetako kirolari afizionatuek nola federazioaren indarreko lizentzia duten kirolariek, Nafarroako errendimenduko kirolari izan gabe lortzen badute plaza egoitzan, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren 2013ko abenduaren 30eko Erabakian ostaturako ezarritako prezioak ordaindu beharko dituzte (2014ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 7koa). Prezioen ordainketa hileko entrenamendu epeetara egokituko da. Epe horiek teknikari arduradunak justifikatu beharko ditu, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak baimenduko. Ordaintzearen erantzukizuna egoiliarrarena da, hirugarren baten bidez ordaintzen badu ere.
c) Kirolari guztien betebeharrak.
–2.3 oinarrian adierazten diren laguntzak onestea galarazi gabe, egoitzako kirolari guztiek egoitzako sukalde-jantoki zerbitzuaren enpresa esleipen-hartzaileak ezartzen dituen prezioak ordaindu beharko dituzte, 2.3 oinarrian ezarritako zenbatekoen arabera.
–24 ordu lehenago komunikatzea jantoki zerbitzua ez dela erabili behar arrazoi justifikatu batengatik; izan ere, horren berri eman ezean ezarritako epean, erabili ez den zerbitzua ordaindu behar zaio zerbitzua ustiatzeko kontzesioa duen enpresari hilabetea bukatutakoan.
–“Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzaren barne funtzionamendurako erregelamenduaren arauak betetzea 2017-2018 ikasturtean, baita zuzendariak horren aplikazioan ematen dituen jarraibideak ere.
12. Jarraipen batzordea.
Jarraipen Batzorde bat ezarri da, honako kide hauek osatua: Kirolaren zuzendariordea, “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroko zuzendaria, “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzako zuzendaria, Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Ataleko burua eta Kirol Teknifikazioaren Bulegoko burua.
13. Publizitatea.
Oinarri hauek, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gain, interesdun guztien eskura egonen dira Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko iragarki oholetan, Larrabide estadioan eta “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan.
14. Baliabideak.
Deialdi honen kontra eta berau aplikatzeko egintzen kontra zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurkatu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.
Iragarkiaren kodea: F1707340
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
