2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRO-ZILBETI
Herri aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena
Erro-Zilbetiko kontzejuetako Batzarrak 2017ko martxoaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantzako aldaketa. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2017ko apirilaren 20an, 76. zenbakia duen hartan argitaratu zen; jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean eta alegaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren arabera, Ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat eman da, haren testu osoa argitara emanez.
Erro-Zilbetin, 2017ko ekainaren 14an.–Alkaltea, Enrique Garralda Erro.–Erroko Kontzejuko Presidentea, Iñaki Etxeberria Buldain.–Zilbetiko Kontzejuko Presidentea, Pedro Garrido Belza.
ALDAKETA
13. artikulua. Eremuko herri-larreen arabera, eta nahiz antzinako ohiturari jarraikiz nahiz herritarren arteko zuzeneko esleipena erabiliz, hona hemen bazkatzeko erabiliko diren moduak:
1. Astobiako larreak: herriko abeltzain guztiek eginen dute antzinako ohiturari jarraikiz, eta “aziendak bertan” izeneko sistema erabiliko da, larratze intentsiboko araudian.
2. Sansarbeko ebakitzeko larreak eta Gorostumungo larreak: bi herrietako abeltzainen artean esleituko dira kontzejuetako Batzarrak adostuko duen eran.
3. Herri-lurretako larreak baldin badira itxi gabeak (inbentarioan sartu gabeak) urtero bazkatzen ahal da azienda, betiere Kontzejuek horrren berri badute eta horretarako baimena izanik; horretaz gain, aziendak kontrolpean egon beharko du beti.
Iragarkiaren kodea: L1707286