123. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URBIOLA

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2017ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

AURREKONTUKO 1/2016 ALDAKETA

Kreditu gehigarria 2016ko aurrekontuko gastuen partidan.

4140 22101.–Nekazaritzako erabileretarako uraren kontsumoa: 13,00 euro.

9200 2120002.–Etxebizitzaren eta ostatuaren konponketa: 1.16300,00 euro.

9200 22100.–Ostatuko argiak: 242,00 euro.

Honako kontu-sail hauetatik kreditu transferentzia eginez finantzatua:

11510 6090002.–Hiri altzariak: 1838,00 euro.

1510 14300.–Lorezaintza lanak: 47,00 euro.

Urbiolan, 2017ko maiatzaren 29an.–Burua, Víctor Fernández Olea.

Iragarkiaren kodea: L1707334