123. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2017ko ekitaldirako aldaketa, ordenantzetako tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia inork alegazio eta erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi dira 2017ko ekitaldirako aldaketak, tasa eta prezio publikoei dagozkien ordenantzetan. Horrenbestez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

UDALAREN JUAN FRANCÉS DE IRIBARREN MUSIKA ESKOLAKO PATRONATUA

Ordenantza, Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena

7. artikuluaren erredakzio berria.

Tarifen murriztapena:

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak araudi honetako 5. artikuluak jasotzen ditu eta honako murriztapen hauek izanen ditu:

–%50eko murriztapena, familia ugarikoak diren ikasleendako. Nahitaezkoa izanen da familia ugariaren titulua aurkeztea izena emateko momentuan berean.

–%50eko murriztapena, %33koa edo handiagoa den minusbaliotasuna frogatzen duten ikasleendako. Nahitaezkoa izanen da minusbaliotasunaren ziurtagiria aurkeztea izena emateko momentuan berean.

Zangozan, 2017ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1707336