2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
2017-2018 ikasturterako aldaketa, Murchanteko Musika Eskolako, 0-3 urtekoendako zentroko eta antzerki ikastaroko tasetan. Behin betiko onespena
Murchanteko Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean aldaketa onetsi zuen 2017-2018 ikasturterako Murchanteko Musika Eskolako, 0-3 urtekoendako zentroko eta antzerki ikastaroko tasak arautzen dituen udal ordenantza, eta 2017ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
ALDAKETA TASETAN
1. Ordenantza fiskala, Udalaren haur eskolako zaintza eta egonaldi zerbitzuen tasak arautzen dituena.
2017-2017 ikasturtean ordaindu beharreko kuotak: ikasturte bakoitzean Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifen araberakoak izanen dira.
Erroldatu gabeko haurren kasuan, errentaren arabera dagozkien tarifei %28ko gehigarri bat aplikatuko zaie.
2. Ordenantza fiskala, musika eskolaren 2017/2018 ikasturtean izena emateko eta parte hartzeko tasak arautzen dituena.
Aldaketa egiten da tarifen eranskinean, erroldatu gabeko haurren tarifei %30eko gehigarri aplikatuz.
3. Bestelakoak:
Haurrendako antzerki eskolak, 100 euro. 2017-2018 ikasturtea, osorik:
Erroldatu gabeak, 110 euro.
Ikastaroa hasi aurretik ordaindu beharko da.
Murchanten, 2017ko ekainaren 13an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1707459