123. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Mañeruko Udalak aditzera ematen du heldu den 2017ko uztailaren 5ean bukatuko dela landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako, Banco Popularreko eta Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2017ko uztailaren 5ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sorraraziko dituzte eta betearazpen-bidetik kobratuko dira.

Mañerun, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1707231