2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Ezkontza zibilak egiteko eskuordetzeak
Ikusirik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko instrukzioa, ezkontza zibilak egiteko alkateek eman dezaketen baimenari buruz, eta kontuan hartuta Toki Entitateen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 43 eta 44. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan xedatutakoa,
EBATZI DUT:
Lehena.–Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea Lakuntzako Udaletxean ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdun guztiek jakin dezaten.
Lakuntzan, 2017ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1707345