2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
3/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Doneztebeko Udalak, 2017ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 3/2017 espedientea, kreditu berezia gaitzean oinarritua.
Iragarkia 2017ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:
3/2017 aldaketa aurrekontuan
Kreditu berezia:
Gastuak:
1 3121 62100 “Kontsultategiaren urbanizazioa”: 280.301,00 euro.
Finantzaketa:
1 8700001 “Diruzaintzako gerakina, baliabide lotetsiak izateagatik”: 218.408,78 euro.
1 8700000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 61.892,22 euro.
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Donezteben, 2017ko ekainaren 26an.–Alkatea, Santiago Labiano Uterga.
Iragarkiaren kodea: L1707560