123. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Ezkontza egiteko eskuordetzea

2017ko uztailaren 8an ezkontza zibila eginen da udaletxean. Ezkontza hori Donamariako Udaleko zinegotzi Iñigo Ezkurra Leonetek eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat, Donamariak, 2017ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren bidez, erabaki hau hartu zuen:

1.–Mikel Arregi Mindegia zinegotzia eskuordetzea aipatu ezkontza egiteko.

2.–Eskuordetza horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Donamarian, 2017ko maiatzaren 26an.–Alkatea, María Teresa Urroz Oyarzabal.

Iragarkiaren kodea: L1707234