2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uztea
235/2017 Ebazpena.
Alkate udalburuak, 2017ko ekainaren 15ean, ebazpen hau eman zuen:
Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluekin loturik, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko Jarraibidean ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz, hona zer ebatzi duen alkate honek, esleiturik ditudan eskumenez baliatuz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–María Pilar Sarasa Galarreta zinegotziaren esku uztea ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, ezkontza zibila egiteko udaletxe honetan, ekainaren 17an, 12:30ean.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cintruenigon, 2017ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1707350