123. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Bigarren alkateordearen kargu-uztea eta izendatzea

Udal honetako alkateak, 2017ko ekainaren 12an, 546/2016 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

“Lan kontuak direla eta, Fermín Tarragona Castrok Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari utzi duenez.

Ikusirik Alkatetzaren 499/2015 Ebazpena, ekainaren 15ekoa, udal honetako alkateordeak izendatzen dituena.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz, ondoko hau ebatzi dut:

1.–Fermín Tarragona Castro bigarren alkateordeko kargutik kentzea, eta bihotzez eskertzea horretan orain arte emandako zerbitzuak.

2.–Lourdes Garrido Belza bigarren alkateorde izendatzea.

3.–Ebazpen hau Fermín Tarragona Castrori jakinaraztea, bai eta Lourdes Garrido Belzari ere, kargua onartzeko.

4.–Aipatutako izendatzearen eta kargu-uztearen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta Udalaren iragarki taulan ikusgai jartzea ere.

5.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten den lehenbiziko bilkuran.

6.–Egindako izendatzea eta kargu-uztea indarrean jarriko dira ebazpen honen dataren biharamunean”.

Burlatan, 2017ko ekainaren 13an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1707245