123. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Jantokirako bekak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2017ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Jantokirako bekak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da aldaketa, Jantokirako bekak arautzen dituen udal ordenantzan, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1707248