123. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Larrialdi sozialeko etxebizitzak eta etxebizitza sozialak adjudikatzeko irizpideak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2017ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Larrialdi sozialeko etxebizitzak eta etxebizitza sozialak adjudikatzeko irizpideak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da Larrialdi sozialeko etxebizitzak eta etxebizitza sozialak adjudikatzeko irizpideak arautzen dituen udal ordenantzan egindako aldaketa, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1707246