2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Xehetasun azterlana hasiera batez onestea
Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2017ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Amaya Irazoqui Oteizak eta Carlos Campos Torresek sustatutako A242ko Xehetasun Azterlana, 13. poligonoko 242. lurzatiari dagokiona.
Abenduaren 20ko Hirigintza eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko 35/2002 Foru Legeak 74. eta 76. artikuluetan dioenaren arabera, espedientea jendeaurrean izanen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.
Beran, 2017ko ekainaren 14an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1707510