2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKETA
2017ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Azketako Kontzejuko Batzarrak, 2017ko martxoaren 2an, erabaki zuen hasiera batean onestea Azketako Kontzejuaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsiriko aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.
Azketan, 2017ko ekainaren 1ean.–Burua, Pablo de Antonio Latienda.
Iragarkiaren kodea: L1707338