123. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Alkateordea izendatzea

Alkatetzaren 106. Ebazpena, 2017ko ekainaren 12koa.

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz, alkateak libreki izendatu eta kargugabetuko ditu alkateordeak, betiere Gobernu Batzordeko kideen artean, eta halakorik ez bada, zinegotzien artean.

Alkatearen ebazpen bidez eginen dira izendapenak eta kargu-uzteak, eta horren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehenbiziko bilkuran; horrez gain, izendatuei pertsonalki jakinaraziko zaie eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta alkateak ebazpena sinatu eta biharamunetik hasita izanen du indarra, besterik ezartzen ez bada.

Aurrekoa ikusita, Arakil ibarreko alkate M. Paz González Saguesek,

EBATZI DU:

Lehena.–Francisco Javier Huarte Garro Udaleko alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Francisco Javier Huarteri eta dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Arakilen, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, M. Paz González Sagüés.

Iragarkiaren kodea: L1707239