2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko urtarrilaren 27an egindako bilkuran, jarraian aipatzen diren erabakiak hartu zituen Mankomunitatearen 2017ko plantilla organikoa onesteko, honako artikulu hauetan ezarritakoari jarraituz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikulua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikulua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an.
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAREN 2017KO PLANTILLA ORGANIKOA Funtzionarioak |
LANPOSTUAREN IZENA | ZENBAKIA | MAILA | OSAGARRIAK | SARBIDEA | EGOERA ADMINISTRATIBOA |
Idazkaria | 1 | A | %29,71 lanpostua %9 lanaldiaren luzapenekoa | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
LANPOSTUAREN IZENA | ZENBAKIA | MAILA | OSAGARRIAK | SARBIDEA | EGOERA ADMINISTRATIBOA |
Ofiziala | 1 | C | %18,36 lanpostua %9 lanaldiaren luzapenekoa | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
Administrari laguntzailea | 2 | D | %17,99 lanpostua %9 lanaldiaren luzapenekoa | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
Administrari laguntzailea | 3 | D | %17,99 lanpostua %9 lanaldiaren luzapenekoa | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAREN LANGILEEN ZERRENDA |
| MAILA | GRADUA | ANTZINATASUNA | OSAGARRIAK | MOTA | KARGUA |
Ruiz de Larramendi Ruiz de Galarreta, Imelda | A | | | %38,72 | Bitarteko funtzionarioa | Idazkaria |
Sanz Morrás, Mª Puy | C | | | %27,36 | Administrazio-kontratuduna | Ofiziala |
Mendiri García, Mª Rosa | D | | | %26,99 | Administrazio-kontratuduna | Administrari laguntzailea |
Saiz Leza, Ana Mª | D | | | %26,99 | Administrazio-kontratuduna | Administrari laguntzailea |
Aguilar Kodesen, 2017ko ekainaren 7an.–Mankomunitateko burua, Francisco Murguiondo Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L1707154