122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

1. aldaketa 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2017ko ekainaren 9an egindako batzar orokor arruntean, entitatearen bilkura aretoan egin baitzen, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea 1. aldaketa entitatearen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espediente administratiboa bizilagun edo interesdunen eskura egonen da Mankomunitatearen Idazkaritzan 15 egunean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraituz –aipatutako foru legea urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen–.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2017ko ekainaren 12an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.

Iragarkiaren kodea: L1707205