122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun azterlana, Víctor Baráibar kaleko 9.eko lurzatiarena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko ekainaren 9an, erabaki zuen hasiera batean onestea Víctor Baráibar kaleko 9.eko lurzatiaren xehetasun azterlanaren espedientea, Juan María Moro Ahedok sustatua. Helburua du eraikinaren lerrokadurak aldatzea, igogailua jartzeko etxebizitzaren solairuetako irisgarritasuna hobetzeko asmoarekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Zizur Nagusian, 2017ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1707213