122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontua aldatzeko 1/2017 espedientea. 2017ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an, hasierako onespenaren iragarkia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2017 ESPEDIENTEA

–Kreditu-gehigarria:

2. kapitulua.–Zenbatekoa: 50.000,00 euro.

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 5.000,00 euro.

–Kreditu berezia:

4. kapitulua.–Zenbatekoa: 1.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 56.000,00 euro.

–Finantzaketa:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 56.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 56.000,00 euro.

Villatuertan, 2017ko ekainaren 14an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1707285