122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, herri-lurretako belardien aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2017ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Alesbesko herri-lurretako belardien aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2017ko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1707160