122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu bereziaren gaineko espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2017ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, 888.670,84 euroko kreditu bereziaren gaineko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2017ko aurrekontuan (2016tik luzatutakoan).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2017ko maiatzaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2017ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betiko onetsirik gelditu da, eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

GASTU goitituak:

A) Kapital-eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 888.670,84 euro.

Gastu goitituak, guztira: 888.670,84 euro.

DIRU-SARRERA goitituak:

A) Kapital-eragiketak:

7.–Kapital-transferentziak: 633.569,59 euro.

9.–Finantza-pasiboen aldaketak: 255.101,25 euro.

Diru-sarrera goitituak, guztira: 888.670,84 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2017ko ekainaren 12an.–Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1707219