122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa, Udalaren eraikin, lokal, instalazio eta materialen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2017ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren eraikin, lokal, instalazio eta materialen erabilera arautzen duen udal ordenantza. Iragarkia 2015eko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 2an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe igarotzen bada, ordenantza honetako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murillo el Fruton, 2017ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1707168