122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko.

74/2017 Ebazpenak, ekainaren 13koak, Igantziko Udaleko alkatearenak, Ana Jose Irigoyen Echeveste zinegotziari ezkontza zibila egiteko ahalmena eskuordetzen dio.

Ikusirik ezkontza zibilaren espedientea, eta ezkontza Igantziko Herriko Etxean egin nahi dutela ezkongaiek 2017ko ekainaren 24an.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat etorriz,

EBATZI DUT:

1. Udal honetako Ana Jose Irigoyen Echeveste zinegotzia eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2. Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko, 2017ko ekainaren 24an.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.

Igantzin, 2017ko ekainaren 13an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1707270