122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aurrekontuak egonkortzeko plan ekonomiko finantzarioa. Onespena

Fontellasko Udalak, 2017ko apirilaren 11n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Gastuen gaineko araua betetzeko plan ekonomiko finantzarioa, 2016ko ekitaldiari dagokiona.

Aurrekontu Orekari eta Finantza Jasangarritasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan eta horrekin bat datozen gainerako araudietan xedatua bete beharrez, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da eta, ondorioz, erabakitako onespena jendaurrean jartzen da.

Plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, toki korporazioak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2017ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1707177