122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2017ko landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Ziraukiko Udalak aditzera ematen du heldu den 2017ko uztailaren 5ean bukatuko dela landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2017ko uztailaren 5ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sorraraziko dituzte eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Ziraukin, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1707229