122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2017ko lehenengo lauhilekoko ur kontsumoari dagozkion tasak borondatez ordaintzeko epea

Raquel Garbayo Berdonces, Cintruenigoko Udaleko alkatea.

Aditzera ematen du:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2015eko abenduaren 24an argitaratutako Uraren gaineko ordenantza fiskalean ezarritakoari jarraikiz.

2017ko ekainaren 5etik uztailaren 17ra 2017ko lehenengo lauhilekoko ur kontsumoari dagozkion tasen ordainarazpena eginen da.

Ordainagiriak helbideratuta dituzten titularrek kargua jasoko dute adierazitako banku-kontuan; ordainagiriak helbideratuta ez dituztenek ordainketa egin ahalko dute udal bulegoetan kreditu-txartel bidez, edo La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako bulegoetan.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboan errekarguak sorraraziko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ur kontsumoari dagokion tasa ordainarazi eta biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, aipatu tasa ordainarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ur kontsumoari dagokion tasa ordainarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1707203