122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den jarduerarako lizentziari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak edo oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Boris Aceña Schames - X0183165Q. Jarduera: Ekitaldiak egiteko behar izaten diren espazioak. Tokia: 10. poligonoa, 88., 109. eta 110. lurzatiak (Planas de Urzante alderdian).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2017ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1707282