122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aurrekontuko 2/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2017ko ekainaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 2/2017 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Carcarren, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1707186