122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko epearen iragarkia. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubideko Ega 4-XXVI. sektoreko (Cárcar) oinarriak onesten dituena.

Nafarroako Ubideko Ega 4-XXVI. sektoreko (Carcar) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, ekainaren 6ko 667/2017 Ebazpenaren bidez, lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen maiatzaren 24ko 50/2017 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Carcarko udaletxeko lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin hauek dira: jabeen zerrenda; kargen titularren zerrenda eta jabetza inplikatzen duten edo ez duten beste egoera juridiko batzuk; aholku batzordea; lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak; ereduko lurzatien zerrenda; periferian sartzen diren lurzatien zerrenda; baztertzeko proposamenak; landaketarako eskubideak; herri-lurren mugaketa; ur kontzesioak; bazkalekuak; eremuaren balio naturalak eta aztarnategi arkeologikoak; eremu ureztagarriak; jabetzaren banakako buletinak; eta eremuan sartutako poligonoen planoak.

Oinarrien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 1) aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 9, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 7an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1707007